Nor nintzen ni duela zortzi urte?Ziur naiz ez nintzela gaur naizenpertsona berbera, zazpi urteren buruan gorputzeko zelula guztiak berritzen omen baitira, eta, beraz, orduko zelula bakar bat ere ez zait gelditzen.Edozein kasuan, ez nintzen bost urteko haur baten ama, ez nuen orain dudan bikotea, ez nituen ile zuriak.Ez nituen egun ditudan pentsamenduak, kezkak eta itxaropenak. Funts,ez nintzen gaur egun naizena, bizitzea aldatzea baita, etengabe berritzea, landareak bezala etengabe hostoakgaltzea eta sortzea.
Zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen du «justiziak» Oiartzualdeko 16 gizon eta emakume gazteentzat. Zortzi urtez bizitza etetea, nahiz ez den etenik, kartzelan ere bizitzea baita, bakoitzaren arnasa eta pentsamenduamugimenduan jarraitzen baitu, ezin bahitu.
Zortzi urte horietan zelula guztiak aldatzen dira, kartzela berdina izango da baina preso baten egun bakoitza, bere baitan behintzat, ezberdina izangoda.
Gau hartako ametsak, eguneanzeharreko pentsamenduak, jasotako edo idatzitako gutunak. Bizitza aurrera doa, baina bizitzaren proiektuekinezin da aurrera egin, eta imajina dezaket proiektu nagusia egoeran bizirik irautea izan behar duela. Zortzi urte bizitzaren arau guztien kontra gorputza espazio itxietan bahitua. Eta hori guztiazergatik? Burutik pasatzen zaizkien ideiak adierazteagatik. Kezka edogogo berdina duten beste gazteekin elkartzeagatik. Mendi martxak edo protestak antolatzeagatik. Pankartak jartzeagatik, batzuk lelo imajinatiboekin eta beste batzuk aspergarriagoak.Edozein kasuan, horien delitu bakarra hitzak eta ideiak dira, eta ideiak behintzat ezin dira preso sartu, pentsamendua libre baita.
Pentsatzeagatik zortzi urte, ikuspuntu politiko bat defendatzeagatik zortziurte ixilarazia. Izugarria.
Orduan, zertarako eskoletan giza eskubideez hitz egin, bertan gertatzen diren urraketak aipatzen ez badira.Ez al litzateke zentzuzkoagoa «sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik» ideia horren inguruan jardutea, gaur egun bizi den errealitatea azaltzeko? Bien artean suertatzen den pentsamendu librearen korridorea ez al genuke aireztatu behar? Zein dago sasietan harrapatua?
Zuzendariari
Zortzi urte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu