AET Administrazioan Euskaraz Taldea

Zizur Zendeako Udalak muzin egiten dio Nafarroako Administrazio Auzitegiari

2024ko irailaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

2016an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin zuen Zizur Zendeako Udaleko plantilla organikoa, euskarazko arreta emateko lanposturik aurreikusi ez zuelako. Ebazpen hartan, bereziki aipatu zuen Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna.

Ia zortzi urteren ondoren, Zizur Zendeako Udaleko plantilla organikoak berdin segitzen du (2024ko uztailaren 22an agertu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2024koa): hamabi lanpostu ditu, eta lanpostu elebidunik ez dauka. Euskara meritu gisa baloratzen denik ere ez du aipatzen.

Erreniega Taldeak jarri eta irabazi zuen helegite hori, baina 2024ko plantilla organikoak ez du bere exekuzioa barneratzen.

Nolanahi ere, lotsagarria da Zizur Zendeako Udalaren jokaera. Euskaldunon hizkuntz eskubideak mespretxatzen ditu, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena paperezko panpinak egiteko erabili du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.