Zuzendariari

Zirkua bai, baina animaliarik gabe

Fernando Menta Imaz.
Donostia.
2013ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Donostiara heldu da Italiako Zirku Handia. Karrikan badira haren berri ematen duten kartelak. Zerbait bitxi bada kartel horietan: ez da animaliarik agertzen. Aurrera egin ote dugueta ulertu ote dugu, azkenean, XXI. mendean animaliak gu entretenitzeko esplotatzea ez dela bidezkoa, eta, gainera, krudela eta anakronikoa ere badela?

Zirkuaren webguneari so egiten badiogu, ez da lehen kolpean ikusten tigreak uztai batean zehar salto egiten erakusten duten argazkirik, edo piruetak egiten dituzten elefanteenak; eta hori, gisa horretako zirkuetan, arraroa da. Baina web orriari so jarraitzen badugu, sei zaldi badituztela ohartzen gara. «Zaldi asketzat» jotzen ditu zirkuak. Baina ez dezagun halakorik sinetsi; zaldi asketzat jotzea estrategia hutsa da, zirku etikoa eta modernoa direla sinetsarazteko jendeari, animaliak erabiltzen ez dituzten horietakoa.

Zaldi horiek, zirku batean dagoen edozein animalia bezala, dirua irabazteko erabiltzen dituzte, ikuskizun huts bilakatuz, beraiek nahi dituzten ariketak eginaraziz. Garraioak ere estresa eragiten die zaldiei. Zirkuko langileek erran dezakete anitz maite dituztela zaldiak, zaintzen dituztela, baina beren mesederako erabiltzeak argi uzten du errealitatea zein den.

Duela gutxi Katalunian animaliak erabiltzen dituzten zirkuak debekatu zituzten. Gero eta gehiago dira urrats hori egiten duten udalak. Aurrera egiten dute, eta onartu egiten dute iraganeko kontua direla animaliak erabiltzen dituzten zirkuak.

Zirkuak bai, baina animaliarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.