ZUZENDARIARI

Ziria sartu nahi digute

Hernani
2020ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Gu ere ateratzen gara etxeko balkoira koronabirusari aurre egiten lehen lerroan ari direnei eskerrak emateko. Denek merezi dute sanoen eta sendatutakoen eguneroko txalo zaparrada.

2017ko urriaren 1eko gertaeren inguruan, Espainiako Estatuarekiko haserrea eta Katalanekin elkartasuna adierazteko hasi zen leihoan lapikoak astintzeko aldarri ziklo hau. Orduan, argi zegoen nork nori egiten zion arbuioa. Gaur egun, ordea, hainbatek, jendeak osagileei eta horiek herritarrei txalo egiten dien agerkarietan jende armatuaren irudiak sartzen dituzte. Alegia, gure txaloak birusari aurre egiten lanean ari diren herritar eta osagileei ez ezik, gure herri adierazpen askatasuna zigortzen dutenentzat ere esker on adierazpen bailiran.

Gizartean gertatzen dena agertzeari kontatzea esaten zaio. Gizartearen narrazio nazionala harilkatzeari kontakizuna esaten diogu, eta gizartearen adierazpena baliatzeari esaten ez duena kontatzeko, manipulazioa. Pandemia bihurtutako izurrite hau amaituko da, baina estatuak euren kontakizuna harilkatzen hasiak dira. Guk, euskalnafarrok, badugu ardura horretan ere. Zer txalotzen eta zer arbuiatzen dugun lapikoa joz, egoera hau ezagutu dugunok kontakizun argia egitea eta ondorengoek ere argi izan dezaten kontakizuna zuzen harilkatzea. Betikoek ziria sartu nahiko digute-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.