ZUZENDARIARI

Zirardamendiko gudariak eta Aburto

2022ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Juan Mari Aburto Bilboko alkate jauna: Kostata... Zirardamendiko gudariei irailaren 25ean Derion merezitako aitortza eman genien hilobi berriaren aurrean, aurreko hilarria irakurtezina, salgai eta galzorian zegoen eta. Familiarrak han izan ginen, marmol zurizko hilarri eder horretan ekitaldi xume batean denon memoria historikoan barnean parte hartuz.

Inguru historikoan kokatzeko, Goazen gudari danok dokumentalean Derioko sei gudariren bizipenak kontatzen dira. 1982. urtean Derioko hilerrian (Franco hil eta zazpi urte geroago) ekintza politiko batean Begoñako sei gudari hilobiratu zituzten.

2022. urtean lotsagarria da hilobi bera berriztatzeagatik tasak kobratzea, eta are gehiago erantzun politiko bat ez ematea. Hilobi hau desberdina da; eta nahiz eta Bilboko Udaleko gobernu taldearen arduradunekin kontaktuan jartzeko saiakerak ugari izan —esango nuke, gogaitu arte—, ez dugu erantzunik.

Ez dakigu ze egoeratan geratzen den hilobi hau; beldur gara etorkizunean datozenek zer egin ahal izango duten. Gogoratu daigun akats politiko arautu gabe bategatik gudarien hezurrak desagertzeko zorian zeudela eta daudela.

Aburto jauna, dirua efimeroa da, baina bilbotarren klasea, kategoria eta elegantzia ez, momentuz. Begoñatarren arima galdu ez dadin zeuregana nator. Salbuespena ondo araututa balego (hilobiarena), familiarrek deskantsatuko genuke behingoz.

Ezjakintasun eta zehaztugabetasun horrek ez dakar gudarien aitortza osoa.

Eskerrak eman nahi dizkiot publikoki Asier Gonzalezi (EH Bildu), eskainitako laguntzagatik eta aldez aurretik edukitako jarreragatik.

Alkate jauna, ardura zuk zeuk hartu egizu mesedez, gudarien arima betiko galdu ez dadin.

Adeitasunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.