Administrazioaren gardentasun printzipioari eusteko asmoz, Pasaiako alkateak bando bat kaleratu berri du udaleko zinegotziak eta talde politikoak hilero jasotzen duten diru kopuruaren berri emateko. Horrez gain, bertan zehazten dira zinegotzi bakoitzaren ardurak.
Helburua gardena bezain argia da: herritarrari azaltzea ez dela zilegi hainbat eta hainbat ardura duten zinegotzi liberatuek eta bere talde politikoko bozeramale izatea beste ardurarik ez duten zinegotziek diru kopuru berbera jasotzea.
Ez zait gaizki iruditu Pasaiako Udaleko Bildukoen ekimen hau, baina (...) gardentasunik gardenena exijitu nahi nieke, izan ere, ez baitute aipatzen Bildu koalizioak udalean duen laugarren liberatua, hain zuzen, Pasaiako Ezker abertzaleko Ainara Elola, hilero 1.600-1.800ren bat euro eskuratzen dituena, alkatearen idazkari plaza betetzeagatik.
Eta are gardenagoak izango lirateke, beste bando batean herritarroi jakinaraziko baligute zein lanbide zuten zinegotziek kargua hartu aurretik; izan ere, gauza jakina da hainbat eta hainbat zinegotzi (liberatutakoak zein liberatu gabe daudenak) langabezian zeudela. Eta bide batez, zergatik ez azaldu bakoitzaren lan esperientzia. Zilegi ote da udala enplegu agentzia bihurtzea? Zilegi ote da politikagintza bihurtzea beste ofiziorik edo beste zer eginik ez dutenen lanbidea?
ZUZENKETA: Auzitegi Nazionalak zigortutako 15 gazteetatik beren buruak autoinkulpatu zituztenak inkomunikatuta atxilo hartu zituztenak izan ziren —torturak salatu zituzten—.
Zuzendariari
Zinegotziak eta liberazioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu