Zuzendariari

Zierbena

2011ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Zierbena zazpi auzok osatutako udalerri bat da, Kaia, Calleja, Valle, Aldapa, Kardeo, San Mames eta Hondartza auzoek osatutakoa. Lur eremuari dagokionez, udalerria handia eta zabala. Halere, eskubideei dagokienez, txikia bezain estua. Izan ere, hauteskunde garaian, Udalaren interesen arabera, Aldapa auzoan dagoen Kultur Etxean baino ezin dira ekitaldiak egin, eta horrek herritarron aukerak murriztu eta oztopatzen ditu. Bai, halaxe da, Udalaren interesen arabera, interes politikoen arabera, jakinda hainbat leku erabili egin direla EAJk antolatutako ekitaldietarako. Ez die gainontzeko alternatibei aukerarik eman nahi, ezta erraztasunik eman ere herri egitasmoak auzoz auzo jakinarazteko. Egia da legea euren alde daukatela, arlo honetan oso iaioak baitira. Hauteskundeetan Kultur Etxea baino ez dago erabilgarri; hala dago jasota Hauteskunde Batzordean (EAJk eskatuta, jakina). Ez dugu lege urraketarik salatu nahi, baizik eta Zierbenako PNVk alternatiba ezkertiarrekin duen jarrera itxia, herdoila, oztopoz betetakoa. Hau da, PNVren estrategia politikoa, Zierbenako Udala sortu zenetik izandako estrategia bera, hots, herritarrak isilaraztea, hala nola egokiak ez diren ordutegietan osoko bilkurak eginez edo ostiral honetarako Zierbenako kaian 20:00etan egitekoa zen ekitaldi xumea debekatuz Hauteskunde Batzordean argitaratutakoa aitzakiatzat hartuta. Dena den, oztopoak oztopo, ez dute lortuko, maiatzaren 22an herriak ozen berba egingo baitu, ezkertiar eta abertzaleak garenok hitza izango dugulako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.