Euskal herriko jatorrizko biztanleak gara euskaldunak. Euskarari zor diogu gure izaera, bera izan baita bihotzean sortutako harremanetarako tresna. Euskararen herria da hortaz Euskal Herria eta mendeetan bizirik gorde izana mirari, hizkuntza nagusien artean ito beharrean bizi iraun duelarik.
Egun, bada oraindik bortxatzen duenik; Ziburuko auzapezak uko egin dio euskarak ikastolaren babesean pena arindu eta arnasa hartzeko premiari. Kale gorria truke. Makurtuta biziarazteko nahi ageria. Hizkuntza bat, hizkuntza bat besterik ez dela badakiela nabarmenduz.
Amore eman edo etsipena izan ditu iraganean sinonimotzat euskarak. Erdarak limurtuta askok galdu zuen, alegia. Eta gaur askok berreskuratu nahi du aspaldiko kaltearen ordainez.
Hotsez eta marmarrez harremanetan hasi ginenetik, maitea, aita, ama, anaia eta holako hitz ederrez euskara sortu arteko tartea auskalo zein luzea izan zen. Epe luzeetan trebea dugulako euskara. Auzapezak hori ez daki.
ZUZENDARIARI
Ziburu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu