Jakin izan dut Decathlonek ez duela sinatu Ehungintza Industriaren Osasunerako eta Segurtasunerako Nazioarteko Akordioa, beren jantziak Bangladeshen eta Pakistanen ekoizten dituzten arren. Espainiako Tendam taldeak (Women’secret, Cortefiel, Springfield eta Pedro del Hierro), berriz, azken egunetan sinatu du, Rana Plazako tragediaren 11. urteurrenarekin batera.
2013ko apirilaren 24an, duela 11 urte, Bangladeshko Rana Plaza eraikina erori zen; bertan, 1.138 pertsona hil eta 2.000 baino gehiago zauritu ziren. Bost fabrikak nazioarteko marka ugarirentzako arropa ekoizten zuten.
Kezkatuta eta deseingainatuta nago, lan eta giza eskubideak oso garrantzitsuak direla uste dudalako. Nazioarteko Akordioa da jantzigintzako langileak babesten dituen akordio lotesle bakarra: langileei eta sindikatuei lanpostu seguru eta osasungarri baterako eskubideei buruzko informazioa ematen die, segurtasunari buruzko prestakuntza ezartzen du, kexak aurkezteko aukera ematen du, eta segurtasun neurriak betetzera zein aldizkako ikuskapen independenteak antolatzera behartzen du.
Erosten ditugun produktuak segurtasunez eta giza eskubideak errespetatuz egiten direla bermatzeko gaitasuna eta erantzukizuna duzue. Ez dugu Rana Plaza bezalako istripu bat errepikatzerik nahi. Decathlon: 200 enpresak baino gehiagok sinatu dute dagoeneko. Zergatik zuek ez?