Zuzendariari

Zergatik ez mintzatu euskaraz?

Bermeo.
2013ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak txostena atera zuela aprobetxatuz, txosten horretan agertzen diren 1.500 salaketei beste bat erantsi gurako nioke.

Bermeoko sutea gertatu zen. Sua sortu zen eraikinetik lau metrora dago nire etxea. Goizeko hamarretan, oraindik suhiltzaileak su eta ke zebiltzan lanean, haizeteak, guztia suntsitu zuen haizete madarikatuak, garrak nire etxetik bestalderantz botatzen zituela ikusi, eta, itxuraz, suak nire etxea ukituko ez zuela kontuan hartuta, jagole zegoen ertzainarengana jo nuen, etxera joan nahi nuela esateko; etxea barrutik ikusteko.

Berehala etorri zitzaidan, ea nora nindoan gaztelaniaz galdezka. Euskaraz azaldu nion zer egin gura nuen. Herriko euskaran esan zidan hori ezinezkoa zela, suhiltzaileak lanean ari diren bitartean. «Bale», esan nion zuzenean. Ez da nire gogoa lanean ari direnei lana galaraztea.

Arratsaldean, gauza bera egin gura nuen. Beste ertzain bat zegoen, goizekoaren lekuan. Hura ere berdin hurreratu zitzaidan, ea nora nindoan gaztelaniaz galdezka. Goizeko gauza bera esan nion hari ere. Hark ere herriko euskaran azaldu zidan goizekoaren gauza bera, kito! Hurrengo egunean gauza bera: ertzainen lehen berba gaztelaniaz; guztiek zekiten euskaraz eta guztiek erantzun zidaten euskaraz. Zergatik, beraz, lehen hitza gaztelaniaz? Zergatik? Noizko gu jagon behar gaituztenek geure hizkuntzan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.