Espainian kloro librea erabiltzen da, hipoklorito eran (lixiba), merkeena delako. Baina minbizia eragiten duten konposatuak (THM) sortzeko arriskuak, ura edangarri egiteko prozesu kimikoarekin erreakzionatzen duenean, mankomunitateei eskatzen die konparaketa egitea ozono edo kloro dioxidoarekin.
Txorrotako uraren kontsumoa gertatzen da gaitasun ekonomiko baxuko familietan, edota sentsibilitate ekologikoa duten pertsonen artean, botilako urak gastu gehigarri bat dakarrelako eta ingurumenarekiko erasoa delako, zaborra sortzeagatik. Ez da justua plastikoa aurreztu eta osasun pertsonalean eta osasungintzako gastu publikoan ordaintzea hori.
Botilako uraren kontsumoan EBko hirugarrena izan arren, txorrotako urak eragindako maskuri minbizien %11 gertatzen da hemen. Eskandinavian, Europa zentralean eta Beneluxen ez dira %0,6ko batezbestekora iristen (Alemanian, %0,2), nahiz eta txorrotako ura edaten duten etxe eta jatetxeetan. Arazo hau ez da ageri Eusko Jaurlaritzaren agenda politikoan. Arazo nazional isila, ikusezin egindakoa... derrigor konpondu behar dena.
Naiz Añarbeko Ura onartu ISGlobalen datuak, urtarrilean 17an bere web orriko albistean azaltzen dituen datuetatik atera daiteke haren iritziz ez dagoela aldaketarako beharrik. Kloro dioxidoa (etengabe erabiltzen da ospitaleetan esterilizatzaile gisa) osasungarriagoa eta zaporerik gabekoa denez, zergatik ez erabili gure urak edangarri egiteko?
Klima aldaketa ukaezinarekin desbideratzen dute arreta, CO2-aren amua astinduz. Ur enbasatzaile handiak beharbada gauza bera egiten ari dira txorrotako urarekin. Baina kostaldetako plastiko kutsaduraren arazoak, beharrezkoa ez den garraioagatiko airearen kutsadurak, litro erdiko ur botila bat fabrikatzeko hiru litro ur xahutzeak suposatzen duen immoraltasunak... eskatzen dute nahikoa dela oihukatzea gure gobernatzaileei, eta gelditu dezatela erokeria hau, gero eta urriagoa den ondasun batekin.
Aurreko hamarkadan zabor bilketarako sistemak aldatu ziren, osasungarriagoen alde. Oraingoan, urari tokatzen zaio. Arrazoiak sobera dauzkagu... agian beharra ere bai.
ZUZENDARIARI
Zer segurtasun ematen digu txorrotako urak oraindik edaten dugun gutxi horiei?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu