Zuzendariari

Zer gertatzen da EITBn?

Auritz.
2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Euskaltzaindiak duela zenbait urte honako hauxe idatzi zuen Hiztegi Batuan: «bailara iz. Gip. 'eskualde txikia' (ez da haran edo ibar-en sinonimoa)».

Aurreko egunetan izan diren euriteak direla eta, 2012-10-22an, Euskadi Irratiko 13:00etako albistegian (baita aurreko egunetan ere) honako perla hauek entzun dira: Saraitzueta Erronkari bailaretan…; Saraitzutik Frantziarako errepidea… eta abar, Saraitzu ongi balego bezala, bailara eta ibar edota haran gauza bera balira bezala, Zuberoa euskaldunontzat Frantzia balitz bezala.

Geroxeago, ETB1en, Gaur Egun albistegian, Liedena esan dute Ledearen ordez. Eta bukatzeko, eguraldiaren atalean, Andoni Aizpuruk kexa txiki bat egin du, normalean ez dituztelako jasotzen edo ez zaizkielako iristen Iparraldeko datuak.

Gezurra dirudi, hainbeste aurrerapen tekniko eta teknologikorekin, EITBk oraindik arazoak edukitzeak Ipar Euskal Herriko eguraldi datuak lortzeko.

Dagoeneko nahiko aspertuta eta nazkatuta nago, urtero antzeko gauzak esan behar izateaz. Antza denez, oraingo EITBko zuzendaritzakoek ez dituzte hartzen Nafarroa Garai eta Iparraldeko gaiak behar luketen profesionaltasunarekin. Behin baino gehiagotan ikusten dira akatsak eta errespetu eskasa; ematen du EAEz kanpoko gauzak bigarren mailan uzten dituztela. Sarritan, erdipurdiko moduan jokatzen dute aipatutako terminologiarekin.

Espero dezagun Eusko Jaurlaritza berriarekin gauzak pixka bat zuzentzen hastea, baita gai honetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.