Bilbo

Zer gertatu da EOSen?

Jon Iturralde Isasa
2025eko urtarrilaren 31
05:00
Entzun

Beste musika klasiko zale askoren artean, azken urteotan gozatzen nuen Robert Treviñok Euskadiko Orkestran egiten zuen lanarekin, eta behin baino gehiagotan geure artean esaten genuen nolako maila lortu zuen gure orkestra xumearekin. Gozatzen genuen bai kalitatearekin, bai programazio berritzailearekin eta kontzertu kopuruarekin. Txalo zaparradak ohikoak ziren joaten nintzen bakoitzean.

Eta bat-batean esnatzen gara aizkorakada batekin. Robert Treviñok eta Oriol Rochek, biek ala biek, uzten diote Euskadiko Orkestra gidatzeari. Eta lehenbiziko erreakzioa da «zergatik?» galdetzea. Zerk eragin du aldaketa hori? 

Begiratu ditut idatzi diren zenbait txosten eta idatzi, eta bakarrik honekin geratu naiz: «ondoeza» zegoela musikarien eta enplegatuen artean «lan karga handiegia» zeukatelako eta ez zitzaielako laket «agintzeko modua». Eta kito. 

Nik uste dut ni bezalako asko daudela abonatuen artean, jakiteko gosez... Lan karga handiegia? Aginte modua? Zer esan nahi du horrek? Pena handia hartu dut Treviñoren desagerpenarekin, eta jakin nahiko nuke: Zer gertatu da?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.