ZUZENDARIARI

Zentsura Enirio-Aralar mankomunitatean

Landarlan ingurumen elkartea.
2018ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Enirio-Aralar mankomunitateak bere azken ezohiko batzarrean puntu bakarra eztabaidatu zuen: Aranzadi Zientzia Elkarteari Aralarri buruz egin berri duen azterketa aurkezteko deia egitea. Mankomunitateko zazpi herritako ordezkarik informazio hori publiko egitearen alde bozkatu zuten, eta beste zazpik, kontra. Kontra bozkatu zutenetariko bat Ordiziako alkate eta Mankomunitateko Lehendakaria denak lehendakaria izateagatik duen pribilegioa erabiliz berdinketa hautsi zuen bere alde eginez. Beste modu batean esateko, Mankomunitateko zazpi herritako ordezkarik ez dute jada amaituta dagoen lan bat gizarteratu nahi izan.

Informazioa publiko egiteari uko egin diote egia absolutua beraiena dela ulertzera emanez eta zientzia elkarte prestigioduna gutxietsiz eta mespretxatuz. Zentsuraren garaira bueltatu garela dirudi. Bestalde, demokrazia eta botazioen emaitzak dira beraien beste argudioetariko bat. Baina demokratikoa al da Ordiziako alkatearen kasuan herrian gutxiengoan egonda bere interes pertsonalak defendatzen dituen botoa ematea? Eta besteei dagokienez, demokratikoa al da kargudun politikoak izanik norberaren interes partikularrak gizartearen onuraren aurretik jartzea? Epe motzeko ikuspegiak kudeaketa antzua dakar berarekin. Aralar bakarra dugu, eta bertan egiten duguna zentzuz eta aurretiko plangintza batekin egin behar da.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.