Apustu bat egingo balizuete: «Ezetz bilatu limoi erdi bat, ezetz topatu zeure zapatak zeure etxean», «erraza dun/duk hori» erantzungo zenuketenoi oker zaudetela esango dizuet, galduko duzuela ziurtatuko dizuet.
Limoi erdiaren usai garratza kamiseten artean zabalduko da. Biharamunean ez diozue lurrinik bota behar izango, fruta horiak arrasto freskoa utziko baitio haren arropari.
Hozkailua zabaldu eta … «baina… hementxe dago!»Hantxe egongo da arratsalde osoan bilatzen egongo zareten zapata, zuei begira, arrandegitik ekarri berria den legatzaren antzera.
Asmatu al duzue? Ez?! Hurrengo batean apustua nork jotzen duen galdetu ezazue lehendabizi eta, bat-batean, isilik, zalapartarik sortu gabe Alzheimerra zuen etxean sartu bada, ez haserretu zuen aita, ama edo amaginarrebarekin, haiek ere ez dute-eta gonbidatu.
Zuzendariari
Zenbat tokitan gorde daiteke limoi erdi bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu