Zuzendariari

'Zazpiak bat' Egañaren artikuluari buruz

Andoni Esparza.
Igantzi.
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
BERRIAn Igandea gehigarriak argitaratu du Iñaki Egañaren Zazpiak Bat armarria izenburuko artikulua. Gaiak bere garrantzia du, sinboloa oraindik finkatu gabe dagoelako. Sarritan idazten da blasoi hau 1897an sortu zuela Jaurgainek, baina pixka bat zaharragoa da: 1892koa, hain zuzen ere. Sortze prozesua artikulu batean aztertu nuen. Behingoz finkatzeko bi motako arrazoiak kontuan hartu behar ditugu.

Batzuk historikoak dira. Ikuspuntu horretatik, ohiturazko ezkutuak defenditu ditut. Bizkaikoa, otsoekin eta bere bost lehoiekin bazterretan. Gipuzkoakoa, errege eta kanoiekin, eta Lapurdikoa, lislorearekin.

Baina gizarte demokratiko batean erakundeen erabakiak errespetatu behar dira. Horregatik, aproposena da Bizkaiko eta Gipuzkoako gaur egungo ereduak erabiltzea, horrela onartu dituztelako kasu bakoitzean beren Batzar Nagusiek (horrek ez du esan nahi, noski, ez dudala egingo nire eskuan dagoena, betiko armak berreskuratzeko). Lapurdiko blasoiaren kasua desberdina da. Egaña jaunak aipatzen du oso zabaldua dagoen iritzi bat : «Baina ostargi belarra [Frantziako erregeen lis lorea] mendekotasunaren ikurra izan daiteke. Beraz, armarritik at egon beharko luke». Hala ere, Lapurdira joaten bagara, ikusiko dugu lurraldeko blasoia beren udaletxeetan lis lorearekin jartzen dutela. Beraz, kasu honetan, logikoena da horrela erabiltzea Euskal Herri osoan. Bestela, neurri batean, Hegoaldeko inperialismoaren kutsua ematen zaio. Edozein kasutan, eredu bateratu bat lortzeko, eztabaida mesedegarria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.