Zazpi mila langileren kaleratzeak esan ere oso motz geldituko nintzateke, ohiko bihurtzen ari baita langileak kaleratzea enpresa handietan zein txikietan.
Lotsagarria da. Askotarikoak dira kasuak. EREn bolara baterako jarri, eta gerta ohi da lanerako gehiago ez deitzea. Oporretatik itzultzeko esan, lanik gabe gelditzen zela esateko. Gertatu izanda ere, edadeko langileei enpresak eskaintza egitea, mehatxupean: lanean jarraituz gero, gutxiago irabaziko dutela eskainitako diruarekin kalean geldituz aurreratutako erretiroarekin baino. Eta ahaztu gabe, oporretatik itzuli eta lantegiko ateak betirako itxita topatu dituztenen kasua. Jendea soberan dagoen aitzakiarekin, gustuko ez dituztenak kaleratzea. Azpi kontratatutako enpresa bati denbora luzerako lana eskaini, eta, gutxira, hitza jan eta langile mordoxka kaleratzea. Tamalez, ez dira kasu bakarrak; antzerako beste hamaika daude. Hori guztia kontuan izanik, politika suntsitzaile horri aski dela esateko ordua da.
Zuzendariari
Zazpi kaleratzeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu