ZUZENDARIARI
Zauritutako basurdea
Lokatzetan nahierara utziz gero, oso baketsuak dira, baina haserretuta, oso arriskutsuak. Hauteskundeetan ahalegindu baldin baziren ere edozein trikimailu erabiltzen, boto-emaileengandik behar besteko babesik jasotzen, itxura eskasa eman zuten. Inolako argumentu politikorik gabe, urlia, sandia edota berendiaren gainean gaizki esaka aritu ziren, eta, tartean, txiste txarrak egiten, eta hori ez da zuzena, ezta etikoa ere. Hala ere, beraiek sinetsita daude gauza asko ondo egiten dutela, eta jendeak etxeko gozotasuna aukeratu zuela beraiekiko desadostasuna erakusteko. Bai, oso azkarrak dira burua zuritzen, eta oraingoan ere saiatuko dira bestelako ipuina kontatzen, kosta ahala kosta, botereari eusteko. Dagoeneko, harremanetan daude. Gainera, batek prest agertu du bere burua, eta izena eman du kirol ekipoa osatzeko, bultzatzeko. Laster, ituna sinatuko dute, letaginak erakutsi dituzte, eta ezer gertatu ez balitz bezala, bestelako aukera nahi izan duten gipuzkoar, gasteiztar, edota ezkertiar independentista guztien hautua baztertuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu