Zuzendariari

Zatoz Euskaltelera?

Iruñea.
2013ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Hiru hilabete luzez eduki nau Euskaltelek giltzapera kateatuta, urte eta erdirako kontratua izenpetu izanaren aitzakiaz. Sakelakoak azken hilabeteetan ez zuen behar bezala funtzionatzen, eta noizbehinka deiak mozten zitzaizkidan. Hala, Iruñeko dendetara jo nuen tramankulua konpontzeko, baina Euskaltelek Nafarroako bere denda guztiak itxi zituela jakin nuen. Eta ez nintzen Bilboraino joanen, bada... Neure burua isolamendu horretan sumatuta, konpainia aldatzea erabaki nuen. Baina horra ezustekoa! 150 euroko isuna neukan alde eginez gero, antza, izenpetutako baldintzak hausten nituelako. Beraiek, ez, Nafarroatik joanagatik, noski! Hala, apirilaren 27ra arte, zakur amorratuak bezala lotuta eduki ninduten. Tartean, hitz egite hutsagatik 88 euroko fakturak ordainduta. Baldintza hobeagoetara bezeroak ez gaurkotzea ez baita lapurreta hauentzat. Baina horretan ez zen amaitu nire sufrikarioa. Behin Eroski Movil-era alde egindakoan, Euskaltelek dezente puztutako azken faktura iritsi zitzaidan. Euskaltelera deitu nuen amorrazio bizian, nik egindako dei guztien iraupena azalduko zuen ziurtagiria eskatzeko. Haiek ukatu, ordea! Paperak ez bidaltzeko ukazioaren arrazoiak eskatu nizkien. Eta hura ere ukatu! Zer ezkutatu dutelako seinale. Azken dei horrekin jakin nuen, nire sakelakoan sekula santan funtzionatu ez duen Internetagatik kuota finko bat ordaintzen egon naizela, hilero. Hori kontratatua nuenik jakin gabe, noski. Eta «zatoz Euskaltelera» diote lotsagabe gaizto hauek beraien iragarkietan? Bai, to!!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.