ZUZENDARIARI

Zarauzko Euskal Jaia eta hondakinak

2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Jaia baino egun batzuk lehenago, Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak ohar bat zabaldu zuen, hondakinekiko erantzukizuna eskatzeko. Ohar horretan iragarri zen udalak garbiketa-zerbitzuak indartuko zituela eta edukiontzien kopurua handituko zuela. Argi dago neurri horiek labur samar geratu zirela, eguerdirako edukiontzi batzuk gainezka zeudelako, eta kaleak zikin. Gainera, edukiontzi-irlak oso urriak zirenez, ohikoa zen edukiontzietan edalontziak eta plastikozko botilak ikustea. Beste leku batzuetan, aldiz, nahiz eta arraroa iruditu, erabat beteta zeuden edukiontzietatik gertu, haietatik kanpoko hondakinak txukun bilduta zeuden. Argi geratu zitzaidan arazo garrantzitsuena gehiegizko hondakinen sorrera dela. Beraz, edozein herri, hondartza edo itsasoko zikinkeria saihestu nahi badugu, hondakin gutxiago sortu behar dugu. Horretarako, erabilera bakarreko plastikozko edalontziak debekatzeaz gain, udal batek ardura eskatuz bidaltzen dituen oharretan, esan dezake ontziak euro bat gehiago kostatuko direla itzultzen ez direnean, bideoak ere egin daitezke jendea kontzientziatzeko, adibidez, arrainek plastikoa jateak pertsonengan izan ditzakeen ondorioei buruz...

Edonola ere, ez dut hondakinak murrizteko ideiarik ematen jarraituko, Zarautz ondoko herri batean ikastolen jaia ospatu baitzen, Kilometroak, eta dena garbi geratu zen. Beraz, Zarauzko Euskal Jaian ere berdin geratu beharko litzateke.

Bestalde, eta amaitzeko, adierazi nahi dut ez nagoela ados saltokietan materia organikoaren atez ateko bilketa hiru egunez etetearekin; izan ere, bilketa hori etenda geratzen den hiru egun horietan, materia organiko asko, konpostajera joan beharrean, errefusatzera joaten baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.