ZUZENDARIARI

Zaldiero (Patxi Huarte): harrokeria, min handia

Euskeraren Jatorria.
2018ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Zaldieroren marrazkia ikusi, eta zur eta lur geratu gara:«Iruña-Veleia argituren» kandelaren argitan pertsona bat bihurkin (destorniladore) batez grafito bat idazten. Zer esan nahi du? Grafitoak faltsuak direla? Hizkuntzalaritza gainerako zientzia guztien gainetik dagoela? Ez dugula arkeometriarik behar beste guztiek behar duten bezala?

Huarte jaunak jakin beharko luke Euskal Filologian irakasten dutena teoria bat dela, Akitaniako izen propio batzuk kenduta, XI. mendera arte ez delako euskal testurik izan, Iruña-Veleiakoak topatu arte. Eta badirudi batzuei gogorra egiten zaiela beti balekotzat emandako gauza batzuk ez daudela zuzen pentsatzea, euskal artikuluaren agerpen berantiarra adibidez, eta gauzak ikertu beharrean, agertutakoaren aurka jotzen dutela. Bai, Euskal Filologiako irakasle gutxi batzuengan ikusten den harrokeria dario Zaldieroren txisteari.

Eta mina sentitu dugu. Eliseo Gilek orain dela 11 urte datazioak eta katak eskatu zituen, gaia zientifikoki argitzeko, baina uko egin zizkioten eta diote, eta 10 urte daramatzate berak eta Oskar Eskribanok inputatuta kalbario bat biziz eta orain, gainera, 6 urteko kartzela zigorra eta 300.000 euroko isunen eskaerapean epaituko dituzte. Eta Patxi Huartek burla egin die sufritzen ari diren Eliseori eta Oskarri, baita gai hau argitu nahi dugun guztioi ere.Ahulago daudenei eta euren burua defendatu ezin dutenei egurra! Eta gainera 10 urtetan grafitoak datatu nahi izan ez dituen Espainiako antiJustizia Sistemaren laguntzaile bihurtu zaigu! (Altsasukoak epaitu dituen sistema bera). Eta mina, min handia sentitu dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.