Barakaldo

Zain

Mikel Fernandez Minguez
2025eko urtarrilaren 30a
05:00
Entzun

Arratsaldeko bostak dira eta neska bere lagunekin elkartu da betiko lekuan. Sargori dago, baina hori ez da oztopoa kuadrillak arratsaldero kontatzen dituen istorioak entzuteko. Ilea beltza eta azala marroia du ikatza eta ebanoa bezalakoak eta bere begi esnatuek adierazten dute gutxi barru biziko duena iltzatuta geratuko zaiola. Txikitxoari haur handiekin atsegin zaio egotea; horiek jada bizi izan dute berak biziko duena; beraz, topaketa horiek ezinbestekoak dira. Gaur Jolin izan da hizpide eta esperientzia horiek entzundakoan, ekaina heltzeko desioan dago. Kontatzen diote biziko duena ez datorrela bat berak ezagutzen duen bizimoduarekin; bere herria behartuta bizi den tokian tenperatura altuak direla udan; beraz, ongi datorkiola ateratzea. Inoiz ez da urrundu bere familiarengandik, beraz, beldurrak ditu gure protagonistak. Dena dela, lagunek lasaitzen dute kontatzen diotenean, hasiera gogorra egonda ere, inoiz ahaztuko ez duen esperientzia bizi eta beste haur batzuk ezagutuko dituela, beste familia bat sortuz. Halaber, esaten diote Euskal Herrian hizkuntza ederra dutela eta etxera bueltatzen denean hainbat hitz jakingo dituela. Iluntzen hasten du eta bere haimarako bideari ekiten dionean, bere aurpegiak barrea margozten du bere buruari galdetzen dion bitartean: «Noiz helduko da ekaina?».

(Oporrak Bakean 2025 abian jarri dugu; beraz, txikitxo horri Barakaldon uda on bat emango badiozu, jarri gurekin harremanetan: [email protected] edo 665-72 93 03).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.