Oiartzun

Zaharra ala berria?

Haizea Saez de Eguilaz Perez
2024ko ekainaren 13a
05:00
Entzun

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera, berri hitzak lau esanahi izan ditzake. Bada, bosgarren bat baduela esango nuke. Edota hobe esanda, Orereta Ikastolako ikasleengan beste adiera bat hartu du azken boladan.

Maiatzaren 30ean amaitu berri ditugu BERRIAko Kazetaritza tailerrak. Ikasleek jasotako bi saioetan eduki berriz blaitu dira, eta zaharretik berrirako jauzia eman dugu elkarrekin. Zaharretik edan eta berria isurtzen duen iturria baita BERRIA. Zaharkitzen ez dena, egunero berritzen doana.

Hirugarren saioan bertatik bertara ikusi dugu egunkariaren ohiko jarduna. Egoitza hartako lau pareten artean egunero bizitza berri bat nola sortzen den kontatu digute, ikusarazi digute euskaraz ere mundua ikus daitekeela, hango eta hemengo berrien inguruan badugula zer kontatua. Gu, gure herriaren historia kontatzeko gai garela esateaz gain, horren protagonista izan gaitezkeela sinetsarazi digute. Horretarako tresna berriak eman dizkigute, motxila bete dugu esperientzia berriekin.

Gure gazteek erreferente berri bat dute gaurtik aurrera, haien egunerokoan izango duten lagun berri bat. Eta ez nolanahikoa, gainera; molde berrietara egokitzen ari den komunikabidea dela argi erakutsi baitute. Belaunaldi berrietara iristeko ahalegina egiten ari dena, bizirik sentitu nahi duena.

Aldi berri honetan bidelagun izango gaituzue. Eskerrik asko BERRIA egiteagatik!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.