Zuzendariari

Zaborren norabidea

Sustrai Erakuntza.
2013ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Zaborrak arazo energetiko, sozial eta ekonomikoen iturri dira, ingurunearekikoaz gain. Gizarteak zaborren auzia sortzen duten kutsadurarekin, usain txarrekin eta zabortegien betetzearekin lotu ohi du., Hondakinen kudeaketa mantentzeko gero eta handiagoak diren gastu ekonomiko eta energetikoekin topo egiten dugu. Gastu horiei administrazioak eta populazioak aurre egin behar diete. Hondakinen sortzea ere xahutze eta gain-kontsumoarekin lotzen da. Azken hori baliabide natural mugatu eta amaikorren agortzearekin estu lotuta dagoelarik., Tratamenduari dagokionez, zabortegien, biometanizazio planten edo erraustegien instalazioek sortzen dituzten arazoak nabariak dira; jasaten dituzten inguruko populazioetan ondorioak ez dira inoiz oharkabean geratu. Kudeaketa modu desberdinak eztabaida sozial eta politikoen iturri bilakatu dira. Lege berriek zabor bilketaren tratamenduek ingurunearekiko errespetu handiagoa izan behar dutela exijitzen dute. Arau hauek exijentzia berriei loturiko bilketa moduetara egokitu beharrean daude, banaketa egoki baten ostean, berrerabiltzen, birziklatzen edo sortzen ez ditugun zaborren ehunekoa handitzeko., Sustrai Erakuntzatik arazoak aukera bihurtzeko apustua egiten dugu. Hondakinak berrerabil daitezkeen ondasun bilaka ditzagun konposta egiteko eta ama-lurrari berak emandakoa itzultzeko. Ez ditzagun zabortegietara bota edo erraustegietan erre, ez baititugu horrela kutsadura arazoak konponduko.,
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.