Zuzendariari

Zaborrak, Legazpin

Legazpi.
2014ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Legazpin atez ateko zabor-bilketa ereduaren kontra PNVk, PSOE-EEk eta Hamaikabatek sortutako plataformaren gidaritza hartu zutenek hainbat bilera egin zituzten udal gobernuarekin zabor-bilketa ereduan sortu zen desadostasunari konponbide bat aurkitzeko asmoz. Bileren ondorioz, sistema mistoa ezarri zen. Plataformak, ordea, eredu berriaren kontra desobedientzia zibila egitera deitu zuen.

Desobedientzia zertan gauzatzen ari da? Zer egiten ari dira? Zaborra jasotzeko ereduari aurre egin baino gehiago, aurreko hamarkadara atzeratu dira; sortzen dituzten hainbat hondakin ez dituzte bereizten, horien birziklatzea ezinezkoa eginez eta materiala alferrik galaraziz. Horrek, besteak beste, baliabide natural gehiago erabili behar izatea dakar.

Beraz, egun hondakinen %81 gaika biltzera heldu bagara ez gara heldu plataformaren iniziatibak lagundu duelako, haiek aditzera eman duten moduan, udalak abian jarritako sistema mistoaren ondorioz baizik.

Herrian sortu den konfrontazioa, ordea, ez dute euren gain hartzen; errua udalbatzarrari eta alkateari leporatzen diote. Udalbatzarrak, plataformaren ekarpena kontuan izanda, eredu mistoa ezarri du. Plataformak zer egin du? Udalak antolatutako hitzaldietara eta zaborra biltzeko beste moduak ezagutzera ez joateko eskatu du, herritarren kezkak, iritziak eta proposamenak eztabaidatzeko egin diren deialdietan parte ez hartzea bultzatu du, eta udaletik etorritako edozein proposamen itxura egitea dela esan du. Zeinek bilatu du konponbidea eta zeinek xextra?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.