Zuzendariari

Zabor gizartea

Zornotza.
2013ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Hori gara. Dendetako eta bankuetako ateetan dirua eskatzen duen pertsona ikustean, beste aldera begiratzen dugulako. Atzerritarrek lana kentzen digutela eta diru laguntzak eta babesturiko etxe guztiak ematen dizkietela esaten jarraitzen dugu, ijitoek itxura txarra daukatela eta ekialdetik etorritakoak lapurtzera etorri direla.

Alai jarraitzen dugu, senideak eta lagunak langabezian eta txarto pasatzen ari diren bitartean. Mozkortzen jarraitzen dugu. Arropa eta auto hoberenak erosten ditugu. Auzokidea etxetik kaleratzean, ez gara mugitu ere egiten.

Alboko enpresan langile guztiak kaleratuak izan dira edo beste enpresan ERE jarri diete langile guztiei. Zuk lana daukazulako, zer inporta besteak. AHTrako eraikitako biaduktuaren azpitik pasatzean botatako baserria ikustea ez zaigu axola.

Zabor gizarte bat gara, zarama jaten dugulako, baserritarrek baserriak uzten dituzten bitartean.

Gizarte gaixo bat gara. Kapitalismoak hiltzen jarraitzen duen bitartean, beste leku batera begira jarraitzen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.