ZUZENDARIARI

Zabalo eta «aniztasuna» EIren biltzarrean

Arratia.
2018ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Merkealdia leku guztietara heltzen ari dela dirudi. Azken boladan jende «serioak» esaten digu euskara ez dela batzen gaituena, orain «anitzak» garela. Tira ba, orain dela 40 urteko elkarrizketa bat gogoratzen dit: batek zioen bera ez zela nazionalista, internazionalista baizik. Eta herriko batek honela erantzuten zion: «Txo, baina ez dakizu internazionalista izateko lehenengo nazionalista izan behar zarela, inter gero datorrela?».

Aniztasuna gauza pertsonala da (zure ama hizkuntza eta zauden herrikoa desberdinak direnean), baina gizarteak ez dira anitzak, gazteleraz, frantsesez edo euskaraz dihardute. Berriatuan edo Azkoitian «aniztasunak» euskaraz egiten du, baina Euskal Herri gehien-gehienetan «aniztasunak» estatuen hizkuntza zapaltzaileetan egiten du berba. «Aniztasuna» primazisten ideien faktoriatik zabaldutako mezua besterik ez da, betikoa justifikatzeko.

Herri guztiek hizkuntza bat behar dute. Bata ez bada beste bat izango da. Hizkuntza hori herria bereizten duena da, gauza gehienen gainetik. Hemen gazteleraz edo frantsesez egiten bada, Espainia eta Frantzia bihurtuko gara. Hori ez gertatzeko, euskara berreskuratu behar dugu. Horren sinplea. Horren erraza, ulertu nahi duenarentzat, noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.