ZUZENDARIARI

Xilema, stop prekaritateari

2020ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Urte askotan saiatu gara Xileman lanean ari garenon lan baldintzak hobetzen, eta beti erantzun bera jaso dugu: ez dago dirurik. Ez dago dirurik gaueko lana ordaintzeko; ez dago dirurik larunbatetan eta igandeetan egindako hamabi ordu baino gehiagoko lana aitortzeko; ez dago dirurik atsedenaldiak eta/edo oporrak handitzeko; ez dago dirurik langileak zaintzeko intentsitate handiko egoeretan, eskaeretan eta gatazketan daudenean; ez dago dirurik ratio gaindituak dituzten taldeei laguntzeko; ez dago dirurik benetan inori laguntzen ez dion laguntzailearen figura ezabatzeko, lana bakardadean egiten baitute eta, gainera, lankideena baino soldata baxuagoan; ez dago dirurik KPIa aplikatzeko. Ez dago dirurik... baina, bat-batean, pisu berria, bulego berria, instalazio berriak, altzari berriak, zuzendaritzarako plusa...

Zein da Xilemako langileon lekua, lehentasun horien artean? Zaintzen duena zaintzea, esku-hartze sozialean lan egiten dugunontzat hitzarmen duin baten alde!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.