Zorionak, Amets!!! Hitzik gabe uzten baikaituzu. Zaila erraz egiteko erraztasun paregabea zurea. Betiere plazera zu entzutea.
Bertsozale garenontzat larunbatekoa arratsalde gozo horietako bat zen. Baionara gerturatzeko aukerarik izan ez genuen bertsozaleontzat, azaroko larunbat hotz eta euritsu bat igarotzeko plan on horietako bat. Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa hain justu. Mundiala! ETB1en zuzenean. Baina oraindik amorratuta naukan zerbait gertatu zen, eta horixe salatzeko asmotan idazten dut.
Buruz burukoan geundela eta kartzelako momentua iritsi zenean, Odeik abestu ondoren Ametsen txanda iritsi zen momentu izugarri horretan... ETBk albisteak emateagatik Bertso Txapelketa emateari eten egin ziola!!! Nola liteke? Futbol partida bat ikusten ari garenean, luzapena bukatu eta penaltiak botatzen ari diren momentuan eten egiten al da emisioa beste edozer emateko?
Ulertuko nuke albiste bereziren bat eman behar bada programazioa bertan behera uztea, dagoena dagoela ere, lehentasuna lehentasuna baita. Baina ez zen inondik inora larunbateko kasua izan.
Ez dakit norbaitek honi buruz esplikazioak emango dizkidan, seguruenik ez. Baina hain da lotsagarria... Nolako errespetu falta milaka eta milaka euskaldun eta bertsozaleontzat!!!
Eskerrak Internet eskura genuenok Bertsoa.com-en ikusteko aukera izan genuen. Beste guztiek errepikapenaren zain egon behar izan zuten. Penagarria!!!
Zuzendariari
Xilaba eta ETB1
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu