Milaka lagunek ostegunean Arantzazuko elizan sentitu genuena ezin dut adierazi. Xabier Lete bera beharko genuke nostalgiaren edertasunari hitzakipintzeko.
Espazio eder hura musika eta hitzez bete zen, airean Leteren hitzak, kantarien doinuak eta gure barneko sentimenduak elkartuta, hizkuntza eta musikarekin lotuta.
Eskerrik asko horren ordu hunkigarriak pasatzea eragin zenigutenoi: Pier Paul Berzaitz, Antton Valverde, Amaia Zubiria, Petti, Erramun Martikorena, Joxan Artze, Karlos Jimenez, Joxan Goikoetxea, Txema Garces, Xanet Arozena, Francisco Herrero, Luis Fernandez, Noel Elonga eta, nola ez, Joseanjel Arbelaitzi.
Zuzendariari
Xabier Leteren oroiminez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu