Gutun bat bidali diot Euskaltzaindiari, aditz berri bat euskarara gehitzeko: woweatu. Denok dakigunez, noizean behin hitz berriak hizkuntzetara gehitzen ditugu —Internet, e-mail, chateo… eta gorrotatzen dudan hitz itsusi bat, selfie—, eta nire proposamena da woweatu aditza euskarara gehitzea, hizkuntza aberasteko eta modernizatzeko asmoarekin. Azken finean, to wow ingelesez existitzen da jada, guk oihu bat baino ez zena aldatu genuelako, aditz berria sortzeko.
Euskarazko adibideak? «Rolling Stonesek ikusleak woweatu ditu San Mamesen»; «Woweatuta geratu ginen bere hitzak entzuten!»; «Zure ezagutzak woweatzen nau». Zergatik ez? Gainera, Internet, e-mail eta abar ez bezala, euskal-formatua du aditz honek. Real Academia Españolari ere idatzi diot, wowear gaztelaniaz onartzeko eskatuz. Proposamena guztiz serioa da! Zuen laguntza espero dut.