Amy Winehouseren heriotza tragikoak gogora ekarri dit musikako izar batzuek antzeko patua izan dutela azken hamarkadetan estuki lotuak drogen gehiegizko kontsumoarekin eta gehienetan heroina madarikatuaren eraginpean. Ezin da ukatu kasu hauetan guztietan izendatuak oso gazte izanik hil zirela. Hortxe dugu Jimi Hendrix, hogeita bost urterekin hil zen gitarra jole on-ona, ez askotan esan den bezala heroiaren gaindosia dela eta, baizik eta aurkitutako azken zantzuen arabera barbituriko tutu bat irentsi zuelako. Bide berean abiatu zen Janis Joplin abeslari gaztea hogeita zazpi urte zituenean, eta kasu horretan bai, heroinak bere lan hondatzailea egin zuen. Kate amaigabe honetan, Jim Morrison The Doors taldearen sortzailea dugu hurrengoa, oso musikari trebea eta ospetsua, hogeita zortzirekin hil zena dama madarikatu horrek harrapatuta. Azkenean eta amaitzeko, laginketa labur honekin Kurt Kobain aipatuko dut, ez ospe gutxiagokoa eta besteak bezain musikari aparta. Bere burua hil zuen heroina eta zenbait droga nahastuz.
Gurean ere, tamalez, adibide erakusgarriak izan genituen horri buruz duela urte batzuk. Aipa dezakegu, hori argitu nahian, nola geratu ziren droga madarikatu horren eraginpean bere garaian oso ezagunak ziren talde batzuk; RIP, Cicatriz eta Eskorbuto taldeak, besteak beste.
Zuzendariari
Winehouse, Hendrix, Joplin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu