Zuzendariari

Wellington eta Castaños kale izendegietatik kendu

Arratia.
2014ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Orain gutxi, Donostia erre eta suntsitu zuteneko 200. urteurrena gogoratu da. Denbora asko pasa da, baina zitalkeria horren arduradunen izen-abizenak aski ezagunak dira: aliatuen armadaren burua zen Wellingtongo Dukea, eta erabat ziur ez bagaude ere, susmo guztiak Espainiako Castaños jeneralarengan daude jarrita, haren onespenik gabe Wellingtonek egin zuena ez zuelako egingo.

Gure historiaren pasarte tristeenetakoa izanik, nola da posible Bilbon Castaños jeneralari eta Gasteizen Wellingtongo Dukeari kale izenak eskaintzea?

Polita litzateke Bilboko eta Gasteizko Udalek Donostiako suntsiketaren urteurren honetan kale izen horiek kentzea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.