ZUZENDARIARI

Voltaia, medusa baten erauntsia

Abanto Zierbena.
2015eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut zerbait nire esperientzian euskararekiko zerikusirik daukan harremanari dagokionez, eta da gozamen izugarria ematen didala euskaraz izkiriatutakoa irakurtzeak, baina neurri berean kemena ematen dit euskal musikak. Eraldatzen nau, sarri pentsatzeraino piztia bat bihur nintekeela (ez inor erasotzearren, noski) musikaren horditasunaz blai, tai gabeko dantza ero batean senti ditzakedan zirrara guztiekin bustitzeraino. Espresuki aipatuko dut, kasu honetan, Voltaia Zumaiako taldearen azken lan ikaragarri borobila Medusa. Mota guztietako musikak atsegin ditut, unearen arabera, eta Medusa laketu zait duen itzelezko indarrarengatik. Rock benetan gogorra edonor bultzarazteko bizitzaren bide malkartsuetan. Sutsuki gomendatzen zaituztet entzun dezazuen. Kasu honetan bai hautematen dela Kantauriko kresala eta gure gazteriaren gogoa nahastuz suertatzen den mareak nabarmen bortitza dirudiela, norberaren erraiak, usu izoztuta lez, inarrosteraino. Agur bero bat, zoriontzeko taldea, eta gogorarazi nahi diot entzun nahi duen orori herri gutxik duela guk izan dugun eta, zantzu guztien arabera, izango dugun altxor musikal alderaezina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.