Izan nuen Villalabeitia deitura zuen ikaskide bat eta, 1955eko sasoi hartan, arraroa irizten nion horrelako deiturari. Nola zitekeen gaztelaniazko Villari euskarazko beitia lotzea? Ez zen inolaz ere normala.
Geroago, Mungia aldera txangoa egin genuen hartan hantxe ikusi nuen bazela Billela izeneko auzo bat. Billelagoiti bezala, han izango zen billelabeiti izeneko baserriren bat. Hantxe zegoen deituraren jatorria.
Horrelako asko gertatu dira gurean. Euskara ez zekien idazkariren bati ulergarriago egin Villa Bille baino. Zuzenketa jatorra egin duelakoan, hankasartze nabarmena. Gerokoek beti horrela izan dela esango dute eta akatsa onartu.Kontu bera Las barrietas idaztean jatorrizko Olabarrieta baztertuta, edo Truzios Iturrioz-en ordez.
Horixe da hizkuntza galtzearen ondorioetako bat eta egunotan komunikabideetan agertu den deitura horrek berriro erakarri du autua plazara. Arrakasta opa diogu Kutxabank-eko zuzendari berriari, euskal izen eta deituren etorkizunari bezala.
ZUZENDARIARI
Villalabeitia ala Billelabeitia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu