Donostia

Valladoliden gertatua

2025eko urtarrilaren 11
05:00
Entzun

Delirio batek hartua nengoen (naziak atzetik nituela, birtualki), baina doktoradorako ikastaroetan ere banenbilen. Irakasle hark engainatu egin ninduen, eta ni alferrik Valladoliden nengoen ostera ere deliratzen, bakarrik. Konfesatu nintzen, sentsualitate sanoaren kontrako bekatuak, eta konfesoreak erran zidan beste eliza batera joateko. Eta han, aurreko banku batean belauniko jarrita, errezatu nituen hiru Ave Maria (Joan abadeak erakutsi zigun bat izateko denok) eta  gizon flako batek, txaketan hamaika medaila zituena, erran zidan: «Coraje!», eta tipo gizen gizena ageri zen, nik galdetu nion ea abade zen eta bai. Joan ginen despatxo moduko batera, non beste gizon bat zegoen. Eta han jarri ginen mahai baten inguruan, isilik, nik paretan Joan Paulo II.aren fotoa ikusi nuen arte. Orduan erran nion gizenari: «Yo estoy con Dios». Orduan joateko aske sentitu nintzen, baimena eman zidan, eta irteerako atea kostatu zitzaidan gurutzatzea, afeitatzeko nabaja bezalakoak, aho oso zorrotzekoak zeudelakoan, ni nire delirioan, baina, estutasun itzelaz ere, atera nintzen azkenik. Eta psikiatrikora joan nintzen eta esan nien gaizki sentitzen nintzela, eta hartu ninduten. Lo nengoela bakarrik gela handi batean amets-gaiztoa eduki nuen, ezpata aho oso zorrotzekoak ebaten nindutela, eta nire oihu handi batek esnatu ninduen, inkorporatu nintzen bat-batean. Enfermera batek lasaitu ninduen eta han egon zen lo hartu nuen arte.

Psikiatrak erran zien nire gurasoei ez zekiela nondik ibilia nintzen. Eta soilik dakit hori izan zela nire gaixoaren zenit-a. Horriblea.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.