Zuzendariari

Usurbiletik Leitzaranera?

Oñati.
2013ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Maiatzaren 21eko BERRIAn Azpeiti Zero Zaborrek gutun bat idatzi zuen, Azpeitiko Udalak hondakinez hartu duen erabakiari buruz. Han aipatzen da, besteak beste, garrantzitsuena «helburua dela, hondakinak murriztea eta sortutakoak selektiboki biltzea. Eta helburuetara iristeko bideak asko izan litezkeela». Harrigarri samarra egiten zait zero zabor talde baten ahotik hori entzutea. %70 birziklatzera iristeko bideak asko direla? Eta zeintzuk dira? Edukiontziak txiparekin, adibidez? Mirariak Lourdesen. (Zumaian ere antzera dabiltza). Bilketa selektiboak portzentajeetan eta kalitatean (garbitasunean) emaitza eraginkorrak ziurtatzeko pertsonalizatua, bereizia eta erraz kontrologarria izan behar du. Eta hori bermatzen duen bakarra atez atekoa da. Txiparekin zer lortzen da, «nork», «noiz» bota duen jakitea? Eta nola jakingo dugu «zer» bota duen, barra-kode bidez? Eta botatako pilan hasi behar al gara begira? Egin ditzatela esperimentuak Eibarren edo Irunen, nahi badute. Ez al da errazagoa, sinpleagoa, emaitza ziurdunagoa eta defendagarriagoa zintzilikario bidezko bilketa pertsonalizatua? Aukeran, nahiago Usurbil Elgeta baino. Donostiako Udalean, berriz, esan dute bost edukiontzien sistemarekin %60ko bilketa selektibora iritsi nahi dutela. Gauza bat da helburuak aipatzea, eta beste bat horietara iristeko ziurtasuna eskainiko dizuten bitartekoak jartzea. Donostian bigarren puntu hori ez da betetzen. Txipekin %70 era? Bosgarren edukiontziarekin %60ra? Leitzaranen agian...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.