ZUZENDARIARI

«Urte historikoa», hildako eta bortxaketak jasandako andreengatik

Zaldibia.
2017ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Gaurko eguna, historia egin zuten emakume horiek omentzeko eguna izanda ere, ezin dut ahaztu, ezin. Joan den astean irratiko esatari bera gaurko egunaren gainean ematen hasi zen informazioaren lehen esaldiak erne jarri ninduen: «2017a urte historikoa izaten ari da». Ez nuen astirik izan, ordea, «historikoa» zergatik izan zitekeen hausnartzeko. Berehala jarraitu baitzuen: «orain arte hildako eta bortxaketak jasandako emakume kopurua sekulakoa izan baita».

Ez da egun bakar bat ere pasatu «beste bat» esan gabekorik. Eguna joan, eguna etorri, beste bat. Zeresan handia dute, hala ere, zapatu gauek: asteko lehenengo eguna izaten baita «berri beltzak» iragartzen dituzten eguna. Tamalez, neure buruari «beste bat» xuxurlatu, gorputz osoan barrena hotzikara nabaritu eta amorru-gorroto sentsazioarekin hartutako kafesne beroaren goxotasun garratza dastatuz, denak berdin jarraituko duela ohartzen naiz. Eta honela diot: eta justizia zer? Non dago? Zer egiten du justiziak honen aurrean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.