Zuzendariari

Urte askotarako berbalagunak!

2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Badira urte asko euskara sustatzea eta normalizatzea helburu duten egitasmo hauek guztiak jaio zirela, eta uzta oparoa jasotzen ari gara, egunero milaka pertsonak parte hartzen dutelako. Praktika jarduera hauen bidez, euskara kaleratu nahi dugu; txoko guztietara heltzea nahi dugu: parkeetara, tabernetara, lantokietara… Proiektu hauen bidez, euskaldunok elkar ezagutzeko aukera dugu, gure esparru linguistikoa normalizatuz. Ezkerraldean, Sestao izan zen aitzindaria, eta ondoren Santurtzi, Barakaldo eta Portugalete. Gaur egun, ezkerraldean 500 berbalagun baino gehiago daude, eta kopurua urtez urte handituz doa. Hiztunak behar ditugu; beraz, denak ongi etorriak izaten dira. Kide batek behin esan zuen bezala, euskara guztiak beharrezkoak dira., Euskaraz berba egiteko geratzeaz gain, euskararen agenda sortzen dugu non antolatzen diren euskarazko ekitaldi guztiak argitaratzen diren, hala nola, irteerak, tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak, poteoak, bazkariak… herriko elkarteek badute zer esan eta zer egin guztientzako lekua baita. Agenda honen bidez euskaltzaleei euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu. Egitasmo honek etenik ez duenez, ezkerraldeko berbalagunei udan ere jarraitzeko aukera eman nahi diegu. Horretarako, udan aritzeko taldeak sortuko ditugu, eta nornahik parte hartu dezake. Parte hartzeko tokian tokiko elkarteekin harremanetan jarri ahal zarete edo zuen herriko AEKra joan eta bertan galdetu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.