Zuzendariari

Urriak 1: denok Urbina eta Gasteizera

J. Arriola, A. Aspuru, E. Lotina, I. Madariaga, P. Remirez, J. Villanueva.
Urbinako auzipetuak.
2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
2009ko urtarrilaren 17an AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, Arabako Urbina herrian egiten ari zen AHTko lan eremurainoko manifestazio bat burutu zen. Bukatutakoan, jende multzo handi bat AHTaren plataformara igotzen saiatu zen. Ertzaintzaren oldarraldia hasi zen. Bortizkeria herriraino zabaldu zen eta Urbinako herritarrak ere kolpatuak, irainduak eta mehatxatuak izan ziren. Herria eta ingurua luzaz setio egoeran egon zen. Manifestari askok han bizitako izualdia ez dute erraz ahaztuko. AHTaren aurkako oposizioa basatiki zigortzea izan zuten helburu. 8 lagun atxilotuak izan ginen. Komisaldegiko ia 3 eguneko egonaldian Ertzaintzaren partetik guztiz tratu oldarkor, umiliagarri eta iraingarria jasan genuen, konfiantzazko abokatua izatearen eskubidea ukatu ziguten. Komisaldegitik atera ginenean, jakin izan genuen Auzitegi Nazionalera eraman nahi izan gintuztela baina bertako epaile batek kasua Gasteizko epaitegira itzularazi zuela. Bi urte eta erdi pasa ondoren, urriak 5ean 6 lagunok epaiketa izango dugu, bosti 2 eta 4 urte bitarteko kartzela zigorra eskatzen zaigularik. Behean sinatzen dugun auzipetuok honako hau aldarrikatzen dugu: proiektu hau sustatzen duten politikariak izan behar zirela epaitu beharko lituzketenak, eta ez gu. Geure delitu bakarra AHTak kendu digun lurra denbora batez berreskuratu nahi izatea izan da. Arrazoigabekeria hau salatzeko, Urriak 1erako AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako ekitaldietan parte hartzera deitzen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.