Juan Maria Uriarte gotzainak orrialde asko idatzi ditu bizitzan, baina zerbitzari, animatzaile, maisu, gertuko eta justizia ebanjelikoaren defendatzaile lorratza utzi du. Bere bizitza eta hitzarekin irakatsi digun gizona. Nazareteko Jesusen mezu askatzaile, humanizatzaile eta sendatzaileak markatu du bere ibilbide historikoa.
Teologia eta Psikologia ikasketek gizakoia, gizarte, pastoral eta eliz zubiak ezartzen aditua izatea ekarri zuten. Ekleziologia horizontalagoa, garaietara irekiagoa eta errealistagoa markatu zuen. Entzute lana eta elkarrizketarako jarrera funtsezkoa izan dira Bilbon, Zamoran eta Donostian egin duen gotzain lanean.
Bere jarrerak eta idazkiek Vatikano II.aren freskura islatzen dute, gaur egungo emakume eta gizonekin eliza komunitarioago eta elkarkoiago eta ebanjelizatzaileago batean, hurbilagoa eta elkarrizketazaleagoa den eliza batean.
Gure Euskal Herriaren adiskidetze eta bakegintzan lekuko eta bultzatzaile kualifikatua. Horrelakoa zen bera, ulerkorra, jendeak bizi dituen arazoez beti arduratua eta apaiz-espiritualtasunaren animatzailea eta suspertzailea. Beti atsegina eta animatua aurrera doan bidean. Bueno, Juan Mari, nire apaiz sekularizazioarekin susto handia eman nizun arren, atsedena hartu eta Jainkoaren bakea eta maitasuna sentitu ditzazula.