Getxo

Urdulizeko ospitalean ere euskaraz!

Bittor Duce Zubillaga
2024ko maiatzaren 19a
05:00
Entzun

Joan den larunbatean (maiatzak 11) Urdulizeko ospitalera joan nintzen, aurreko gaua bertan ingresatuta eman nuelako eta, alta eman zidatenean, mugikorraren kargadorea ahaztu nuelako gelan. Behaketa zonaldera (1. solairuan) joan nendila esan zidaten. Horixe egin nuen. Sartu eta azaldu nien han zeuden bi langile gazteei zertara joan nintzen. Mutilak esan zidan bera ez zela geletan sartuko deusik bilatzera. Euskaraz hasi nintzen azalduz kargadoreak han egon behar zuela, erdiko gelaren batean. Euskara aditzean mutilak zera esan zidan: «Eres un maleducado por hablarme en euskera. Seguro que si te tuviese que atender de urgencia no tendrías problema de hablarme en castellano». 

Harrituta gelditu nintzen. Ez nuen espero gaur egun halako erantzunik ospitale publiko batean. Euskaraz segitu nuen esanez nik eskubidea neukala euskaraz harremanak izateko. Gazteak esan zidan segurtasuneko langileei deituko ziela. Hau dena borobiltzeko, berarekin lanean ari zen neskak zera esan zidan: «¿Pero ves la que estás armando por una mierda de cargador?».

Etikagatik bakarrik, euskaraz aritzeko eskubide osoa dudalakoan nago. Legeak zehatz-mehatz zer dioen ez dakit, baina, etikarekin bat ez badoa, bada garaia zerbitzu publikoei dagokienez, euskararen normalizazioan ardura duenak legeak behar den moduan kargatzeko, behingoz euskaraz bizi ahal izateko gure herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.