Leku berezi honetan «kultur proiektu» bat martxan jarri ala ez, aspalditik ari dira eztabaidatzen. Proiektuaren aldeko eta kontrako arrazoiak indartsuak, egiazkoak, argiak eta garrantzitsuak dira.
Bi aldeetakoak argumentu sendoak direnean, nola aurreratu horrelako eztabaida batean? Edonork zera esango zukeen: ikus dezagun gehiago zeintzuk diren.
Baina hau, borroka, talka bat da, besterik ez. Ez dago ezer, ezin da egon ñabarduraren bat, herritarren iritzia alde batera edo bestera eramango lukeenik?
Ez al legoke balio kulturalen bat, hain argia, biztanleria «beldurtiena» ere konbentzituko lukeena? Zerbait indartsua, bi sentsibilitate ezberdin batu ditzakeena?
Aurrekoan intuizio hau nuela iruditu zitzaidan: Urdaibaira eraman, Urdaibain ezarri, Picassoren Gernika. Euskal Herrian norbait ez al zen alde izango? Ez dut uste. Praktikara eramateko zailtasunak, hori beste kontu bat da.
Bitartean, behintzat, hori egiteko «marko» ezin hobe bat prestatzen joan beharko genuke.
Agian, denbora baten, berriro bere etxean koadroa har dezan «kontenedorea» landu beharko genuke.