Arterietatik bihotzeko odola igarotzen da ehunetara, oxigenoa eta horretarako behar diren mantenugaiak erabilita. Gure herriak arteria sare osasuntsua eraiki behar du, oxigeno komunitarioa eskainiz eta elkar zainduz, elementu buxatzaileak drainatzeko. Kunetak zaintzen diren gisara, ahanzturak orbelak bezala ito ez ditzaten, artistak bere umoreak, ezinegonak, drainatzen ditu, bere arrangurak osatu, pertsona gisa osotuz. Artista bere garaiko lekukoa da; bizi duen lekuko egoeraz hausnartzen du, eta egungo baliabideak baliatuz emaitza, gorpuztuta, gizarteraeskainiz. Bada, zer da Urdaibaiko Guggenheim proiektuak eskaintzen diguna? Zer arte mota? Zer artista eredu?
Lekuek egiten gaituzte; lekuek gure memoria eratzen dute eta izenak ere hartzen ditugu haietatik. Lotuta gaude lekuekin. Urdaibai ez da edozelako lekua. Urdaibai askotariko memorien leku bat da. Lurraz bestaldetik datozen hegaztien urteroko pausaleku da; habia gunea; itsasoaren gorabeherek ezkutatu eta bistaratzen duten ekosistema aparta, naturarekin bat izateko agertoki ederra. Bada, zer axola dio Urdaibaiko Guggenheimi lekuak? Eta, memoriak? Eta, herriak?
Galdera horiei guztiei eta bidean sortuko direnei erantzuteko parada ederra dugu bihar arratsaldean, larunbata, Gernika-Lumon, ozen entzun dezaten herri bat garela, eta geure lekua defendatuko dugula otsoaren kontra, lukurreriaren kontra.Urdaibai Guggenheim Stop.
ZUZENDARIARI
Urdaibai Guggenheim Stop
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu