ZUZENDARIARI

Umeek dena dakite. Umeak askeak dira

2023ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Berriki irakurri dugu egunkari honetan, haur-hezkuntzan erabiliko den liburu baten aurkezpenaren harira, umeek badakitela zer den egia eta haiek erakutsi behar dietela helduei nola bizi; hori gutxi ez, eta umeek dena ulertzen omen dute, libreak direlako. Horra, bada, koska bikoitza: umeek, guk ez bezala, badakite dena, eta umeak, gu ez bezala, askeak dira.

Egia esan, azken bolada honetan maiz tokatu zaigu gisa horretako mezuak irakurri eta entzutea.

Nire ustez, batetik, Woke (esna) ideologiaren marka dago horren atzean, AEBetik beste behin ere txintxo-txintxo inportatu duguna (born again, made your self...). Ideologia horren arabera, gurasoek, jada, nekez transmititu dezakete ezer: ez balorerik, ez tradiziorik, ez sexu-identitaterik, ez hizkuntzarik... Ezin da ezer inposatu, ezta izena bera ere! Kapitalismo digitalaren enpresa erraldoien eskuetan dauden sare sozialak arduratuko dira zeregin horretaz.

Bestetik, ustezko askatasun erabatekoaren auzia dugu, aurrekoaren osagarri. Libertateari buruz bi ikuspuntu nagusi daude jokoan orain: Sartrerena (askatasunera kondenatuta gaude, beraz, erantzukizunera) eta Ayusorena (sudur puntan jartzen zaizuna egin, inongo ardurarik gabe). Gurean, esan gabe doa, azken urteotan bigarrena ari dela nagusitzen ziztu bizian, bai hezkuntzan, baita ustezko giro ezkertiarretan ere.

... Eta nire kezka plazaratu nahi nuen hemen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.