Asko idatzi da egunotan Ukrainako inbasioari buruz. Abertzale naizen aldetik, argi daukat noren alde eta noren aurka nagoen: bere burujabetza defendatzen ari den nazio ahulenaren alde, eta nazio hori indarrez bereganatu nahi duen nazio inperialistaren aurka. Inbasioak, bonbardaketak eta sufrimendua pairatu dituen nazio zapaldu bateko herritarra naizenez, Ukrainarentzat da nire enpatia osoa.
Putinek dixit: «Ukraina eta Errusia Herri bera da». Horra hor inperialismoaren muina, beste nazioen izateko eskubidea ukatzen duena. Espainiak eta Frantziak beti erabili duten argudio bera Euskal Herriarekiko. Putini bost axola duela 30 urte Ukrainak, autodeterminazio erreferendum batean, Errusiatik independentzia nahi zuela garbi azaldu izana (botoen %90; eta aldeko botoak nagusi Donbassen ere). Ukrainarren erabaki demokratikoa zapaltzen du Putinek. Ukraina Errusia da, eta kito.
Herri guztiek, inbasio baten aurrean, beren burua defendatzeko eskubide osoa dute. Beren burujabetzari eusteko eskubide zilegia. Ez dira izan ukrainarrak gerra hau hasi dutenak. Hilerrien bakea, Putinek ezarri nahi duena, ez da benetako bakea. Horregatik, euskaldunon elkartasun beroa, hitzez eta ekintzez, jaso behar du Ukrainak. Zuekin gaude.
ZUZENDARIARI
Ukrainaren alde, inperialismoaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu