Bilbo

Ukraina gora eta Ukraina behera

Jon Iturralde Isasa
2025eko otsailaren 23a
05:00
Entzun

Nork hauspotzen du gerra bat, erasoa jasaten duenak ala erasotzaileak? Ez ahaztu nork okupatu zituen beste baten lurrak. Ez ahaztu nola izan zen okupazio hori, tanke eta lehergailu bitartez. Ez ahaztu non izan ziren lehen erasoak, ez ziren izan Donbassen, Kieven baizik (bueno, hori baino lehen Krimearen auzia zegoen...). Ez ahaztu nolako erreakzioa izan zuen beste herri batzuetan, esate baterako Estonian, Letonian, Lituanian edo Polonian...

NATOk izan duen saltzailerik onenak izen bat du: Vladimir Putin. Bai, Europa gaizki dabil atzerriko politikan zeren ez dugu estatu-batasunaren langa gainditu, ez gara oraindik Europarren Batasuna, ez dagoelako batasunik estatuen artean. Estatu bakoitzak bere barruko nagusitxoen interes pribatuak defendatzen dituelako, Putinek defendatzen dituen bezala bere lagunen lapurretan bereganatutako ondareak.

Gerra hau, gerra guztiak bezala, interes pribatuen gerra da, eta patua herritar xumeek ordaintzen dute. Zuri zure etxean norbaitek indarrez eraso egingo balizu, nola erantzun beharko zenuke? Utziko zenuke beste norbaitek, zurekin zer ikusirik ez duenak, erabakitzea zer galdu beharko zenukeen bakearen izenean?

Bakea ez da gerrarik eza, bakea legezko egoera baten bizitzea da, non denek onartzen duten horrela kontent direla. Mehatxurik eta larrialdirik gabe, herritarron bizitza kudeatzeko denon onurarako. Une honetan ez da hori gertatzen, norbait metraileta batekin ate joka dabil, eta Ukrainak laguntza eske Europako Batasunaren telefono zenbakia markatu du. Harritzekoa al da? Eta zer egin beharko luke Europak? Ba lagundu, eta Herrien Europa eraiki alde batera utziz Estatuen Europa. Europak ez du iparra galdu laguntzeko prest dagoelako, estatuen interesak soilik defendatzen dituelako baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.