Administrazioan Euskaraz Taldea

Uharten perkusioa gaztelaniaz ikasi beharko dute, epaitegi baten erabakiz

2025eko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun

2022. urteko maiatzaren 19an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Uharteko Udalaren LEP Lan Eskaintza Publikoa, gero aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean ateratzeko. Haien artean, Musika Eskolako perkusio irakasle lanpostua, C1 mailako euskarazko profilarekin.

Administrazio Auziekiko Epaitegiak, horren aurkako helegite bati erantzunez, euskarazko profil hori baliogabetu du. Uharteko Udalak men egin dio epaiari eta horrela agertu da 2024ko abenduaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epaitegiaren ebazpen horren ondorioa: Uharteko Udaleko Musika Eskolako ikasle euskaldunek gaztelaniaz ikasi beharko dute perkusioa.

Euskaldunon aurkako oldarraldi judizial hau gelditzerik ez al dago? Gure arbuioa, bederen, argi gera dadila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.