Zuzendariari

Udalbatzaren mozioaren balorazioa

Patxi Juaristi Azkue, Azpeitiko Zero Zabor taldearen izenean.
2013ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Udalbatzak hartutako erabakia, alde batetik, positiboa iruditzen zaigu; beste aldetik, hankamotza.

Lehenengo eta behin, Zero Zabor mugimendua Gipuzkoara ekarri duten herriei merezi duten errekonozimendua eman nahi diegu. Gehienetan bakarrik burutu dute bide hau, guztien begiradapean eta gutxiren laguntzarekin. Baina herri horiek emandako pausoek gainontzeko herrietan ere zerbait egin beharra dugula ikusarazi digute.

Alde horretatik, positiboki baloratzen dugu Azpeitian aho batez gutxienez %70eko bilketa selektiboa lortu behar dela adostu izana.

Azpeitia Zero Zabor taldean beti esan dugu garrantzitsuena defendatzen genuen helburua zela, alegia, hondakinak murriztea eta sortutakoak selektiboki biltzea. Eta helburuetara iristeko bideak asko izan litezkeenez, bide hori aukeratzeko eztabaida jator bat egitea aldarrikatu izan dugu. Baina ez zaigu zentzuzkoa eta profesionala iruditzen bilketa sistema onena zein den erabakitzeko Atez ateko sistema jokoz kanpo uztea. Teknikoki frogatuta baitago emaitza onak ematen dituen sistema dela.

Dena dela, orain Udalbatzari dagokio jarri duen helburua betetzeko bitartekoak sortzea, jarritako helburua hitzetatik ekintzetara eramatea eta Azpeitian bilketa selektiboa bideratzea.

Bien bitartean, Azpeitia Zero Zabor taldeak ekindako bidean jarraituko du, Azpeitia ere Zero Zabor herri izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.