Baxenabarreko jende eta elkarte andanak Nafartar Naturalak kolektiboa sortu, Nafarroa Bizirik egitasmoarekin kontaktuan sartu, eta programa burutu dugu buruila-urri hauetan, Nafarroaren Konkistaren 500. urteburua markatzeko. Gure egitasmoaren funtsa testu fundazional batean agertu dugu. Eskualdeka ari gara ekitaldiak antolatzen. Oztibarreko Donaixti eta Amikuzeko Garrüzen aurkeztu ditugu gure egitasmoak. Hurrengo hitzorduak : Bastida, Garazi eta Baigorrin. Azkenik, urriaren 14an Donapaleun bilduko gara.
Autobusa antolatua dute Tuteratik, eta hemendik animatu nahi zaituztegu Lizarra, Zangoza, Tafalla eta Iruñetik bergauzaren egitera. Bai eta mendebaldetik ere.
Lapurditik deialdia egin dute, bezperan suen piztera mendi kaskoetan, Donapaleura deituz. Zuberoako bertsolariek batzarri eginen digute 14an berean bilduko garenoi. Konkista ez baitzen 1512an baratu, ezta 1620an ere; haren berri publikorik ez ukan izanak konkistaren beraren iraunkortasuna du salatzen.
Historia ez dugu arraidazten ahal. Monteano historialariak azaldu digu auzo-inperioen geopolitikaren bortxaz garela nafartarrok teknikoki frantses, edo espainiar; eta ez guhauren borondateaz. Iragana ezin idatzi dugu, akort, baina oraina bai, eta elkarrekin dugu idatzi nahi! Hala, geure buruaren Deskonkista Kolektiboan parte hartzera deia egiten dizuegu U14an Donapaleun, etxean. Egitarau osoaren ezagutzeko: bizirik2012.net
Zuzendariari
U14: deskonkista Donapaleutik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu